Oinarri hartu ditugu forma, jatorri eta mota desberdinetako sei erakundeen esperientziak. Prozesuaren parte diren ardatz desberdinetan praktika egokitzat hartu ditugu. Guztiek komunean dute antolakuntza aldaketa prozesuetan eskarmentua duten erakundeak direla, eta esperientzia horien zein sustatu dituzten aldaketen azterketa feministak egin dituztela.

Aitzindari bezala izendatu ditugu, esperimentu, toki edo balentria berrietan barrena ausartu ziren emakume ausartak direla iritzita. Femeninoan hitz egiten dugu beraietaz, historiak ezkutuan utzi dituen emakumeak ezagutzeko bide bezala. Praktika ontzat hartu diren sei horiek hainbat arlo eta testuinguruetan aitzindari izan diren emakumeen izenak izango dituzte.

Zehaztutako lan ardatzak kontuan hartuta, hauek dira hautatu diren praktika onak: