Hartu-emanak
2017ko martxoaren 30ean IKUSEZINEAN BIDAIATZEN antolatu genuen: Mundua gure erakundeetatik eraldatzeko praktika ez-patriarkalen hartu-emana, hori baino ez 😉
Hilabeteetan prozesu horretan murgildu ondoren, hartu-emanpubliko hau antolatu genuen. Helburua zen genero-berdintasunaren aldeko antolaera-aldaketa prozesuetan sakontzea, eta zehatzago, zentzu horretan praktika onak dituzten erakundeak ezagutzea; aitzindari izena jarri diegu erakunde horiei.
Hartu-emanarengoiz hartan Natalia Navarrok hartu zuen parte, eta hari esker hobeto ulertu genuen genero-berdintasunaren aldeko antolaera-aldaketa prozesuek duten izaera feminista eta eraldatzailearen konplexutasuna, berehitzaldiaren bidez: “En las organizaciones también queremos bailar! Los procesos de cambio organizacional pro equidad de género” (“Erakundeetan ere dantza egin nahi dugu!Genero-berdintasunaren aldeko antolaera-aldaketa prozesuak”).
Hemen duzue Nataliaren hitzaldia PDFan eta gaiari buruzko bideo bat:
Geroago, prozesu honen lan-ardatzekin lotutako mahai-inguruen bidez, identifikatutako praktika onak (aitzindariak) lehen eskutik ezagutu genituen:
- Gure erakundeetan parekidetasunez hartzen dira erabakiak? Parekidetasunez kudeatzen da boterea?
- Gure lan-ereduek balio dezakete praktika feministak sortzeko?
- Zer gertatzen da zaintza lanaren kudeaketarekin? Betidanik ahaztua, eraldaketarako ezinbestekoa.
Aitzindari guztiengandikpraktika on bikainakikasten jarraitu beharra dago;bideo bat grabatzeko aukera eman ziguten beren esperientziak ikus-entzunezko formatuan ere partekatzeko. Aitzindarien atalean bideo horiek eta praktika on guztien fitxak dituzue ikusgai.
Hartu-eman osoan Higinia ilustratzaile feministak hartu du parte, eta ilustrazio batean islatu dituedukiak,aurrera egiteko bestelako ikuspuntuak aintzat hartu ditzagun laguntzeko.
Hartu-emanari buruzkoiruzkin txiki hauezin dugu bukatutzat eman eskerrak eman gabe topaketa hau posible egin duten erakunde guztiei: bidaiariak, aintzaindariak, tripulazioa, moderatzaileak, ekimena babestu duten erakunde publikoak, eta nola ez, Mugarik Gabeko Ingeniaritza GKEari, laguntza emateagatik eta hartu-emana gauzatzeko baldintzak eskaintzeagatik. Izan ere, Pitxitxi kalean, San Mames ondoan dagoen Ingeniaritza Fakultatea baino leku hoberik ez dagopraktika ez-patriarkalak sustatzeko.
Prozesua ez da hemen bukatzen; Ikusezinean Bidaiatzen jarraitzen dugu eta gurekin bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu!