ZAINTZAK: Parte hartze mailetatik ibilbide zirkularra · Zaintza eta gatazketatik ibilaldia

Gure antolakundeko parte hartzegune eta uneez (parte hartzeko zirkuluak), horiek definitzeko, horietaz hausnatzeko eta kideak kokatzeko denbora, erantzukizuna eta talde osoaren inguruan erabakitzeko aukera oinarri hartuta, hirukia zainduko duen oreka batetara iristeko: ni, taldea eta proiektua.

Taldearen parte hartzearen argazki bat izan, jakiteko nortzuk garen eta non gauden. Ni-taldea-proiektua hirukian sor daitezkeen desoreken inguruan hausnartu, baita eraginkortasun politikorako kontuan izan behar diren alderdien inguruan ere. Eta era berean, antolakuntzako eta laneko dinamiketan ahalduntze indibidual eta kolektiboa bateratzeko.

  • Agenda feministaren egiteko nahitaezko bat bezala, gure antolakundeetan zaintzaren beharrari ekitea eta ikusaraztea, bai proiektuarena, taldearena eta niarena. Norberaren interesak eta beharrak proiektutik kanpoko zerbait bezala ez ulertzea, ezta alderantziz ere, hirukiaren hiru aldeak elkarri lotuak daude. Azterketa feministaren asmoa da publikoaren eta pribatuaren gaineko banaketa artifizial hori gainditzea, euren arteko lotura erakutsita eta kontuan izango duten estrategiak erakundetu eta horiei heltzeko beharra azaleratuta.
  • Maila askotako inplikazioa izango duten kolektiboak sortu, bai denborakoa zein erantzukizunekoa, lan zama eta botereetara sarrera, begirada zaintzaileago batekin pertsona gehiagoren inplikazioaren alde eginda eta bizitzako momentuen arteko loturei aukera emanda.
  • Zaintzen aniztasuna aitortuko duen begirada kontuan izatea (zaintza pertsonalak, familiakoak, harremanenak… heteroaraukoak eta bitarrak ez direnak) eta, bitartean, ekintzailetasunaren eta espazioen artean gure bizitzan dagoen orekari adi egotea.
  • Laneko eta antolakuntzako dinamiketan pertsonala denaren eta kolektiboarena denaren arteko loturak bultzatzea, kontuan izanda dinamika laboral eta aktibistak. Pertsona guztien, rolen, zereginen, harremanen, konpromisoen eta erritmoen ezagutza, ikusgarritasuna eta aitortza bultzatuta. Hori guztia proiektu politikoarekin eta norbanakoaren eta kolektiboaren ongizatearekin lotuta. Baita hirukiko hiru aldeekin errealista eta zaintzaile izanda antolakundeko erronka eta ekintza berriak definituta ere.

*EZINBESTEKOA IPARRORRATZA ESKURA IZATEA ORIENTAZIORAKO

1. GELDIALDIA. IBILALDIA EGINGO DUGU?

Taldean eztabaidatzeko, hausnartzeko momentua, ibilaldia egitera goazen edo ez baloratzekoa.

  • Ni-taldea-proiektua hirukiaren gaineko aurretiazko formakuntza/hausnarketa.
    A Euskarria (NI-Taldea-Proiektua)
  • Hirukiaren araberako jarreren inguruan taldean hausnartu/partekatu.
    B Euskarria (Hirukiaren hausnarketarako esaldiak)
  • Parte hartze zirkuluen proposamena partekatu C Euskarria (Parte hartze zirkuluak)
  • Taldeko balorazioa: zertarako, horren ondorioak, nola antolatuko garen eta zein asmo dugun ibilaldi honekin.

Talde akordioa, egingarria baderitzogu: ibilaldia egingo dugu!

2. GELDIALDIA. IBILBIDEA ETA GURE ZIRKULUAK DISEINATZEN

Gure antolakundeko parte hartze zirkuluen proposamenaren eta egituraren eraikuntza kolektiboa. C Euskarria (Parte hartze zirkuluka egitura marraztu).

  • Epealdi jakin batean izango dugun dedikazioaren eta erantzukizunaren arabera, gure parte hartze zirkuluak zer izango diren zehaztu. Zirkulu proposamena gure antolakuntza errealitatera egokitzea baloratu.
  • Egituraren, dedikazio mailaren eta erantzukizunaren arabera zirkuluetan sailkapenak egin.
  • Sailkapena eta egitura kolektiboaren beharretara egokitu behar dela egiaztatu.
  • Proposamena berregokitu. Marraztutakoaz hausnartu, behar dena moldatu.
  • Zirkulu proposamenak adostu.

Kontuz zirkuluen marrazkiekin, zirkulu zentrokideak badira bakoitzean parte hartzeak ardurei eta erabakiak hartzeari dagokionez zer esan nahi duen argitu. Zirkulu txikiena inplikazio-denbora eta botere gehiagorekin, gutxiagotzen doana zirkulua kanporatzen doan heinean, ez dela zertan lotu behar baloratu. Elementu horiek zehaztu zirkuluen egitura itxi aurretik.

3. GELDIALDIA. GURE ZIRKULUA BILATU ETA ADOSTEN DUGU

Behin parte hartze mailen zirkuluen egitura eraikita eta hirukiaren inguruko aurre hausnarketa eginda, zirkuluetan kokatzea eta gure kolektiboaren egungo egoera ikustea dagokigu. D Euskarria (Gure zirkuluaren bila gabiltza).

  • ZIRKULUAN KOKATZEA
    • Bakarkako hausnarketa: Parte hartu nahi den zirkuluan kokatu.
    • Bilerara etorri ezin izan duten pertsonek aurrez betetako fitxak gehitu. E Euskarria (Batzarra baino lehen bidaltzeko fitxa).
  • PERTSONAK ETA ZIRKULUAK IKUSARAZI

Zirkuluak marraztu ditugun horma-irudian bakoitzak bere argazkia jartzeko tartea, nahi badute zergatiak eta etorkizuneko asmoak azaltzera gonbidatuko ditugu. Argazkiek elkar ezagutzen laguntzen eta, begi-bistako deskribapen batekin, nor garen eta non kokatzen garen kontatzen dute.

Garrantzitsua da pertsonen balizko mugimenduak baloratzea, kontuan izanda interesen eta egoera pertsonalen aldaketak.

  • EGOERA BALORATU eta BERREGOKITU

Hitzartzea bukatuta irakurketa bat egiten da. Ni-taldea-proiektua hirukiaren oreka eta gure bizitzako arloen arteko loturak berrikusten ditugu.

  • DATUAK BILTZEA (ZIRKULUEN PROPOSAMENA)

Proposamenak jaso eta adostu

Hirugarren geldialdi hau urtero egitea gomendatzen da, pertsonei mugitzeko aukera emateko eta berrikusteko. Zirkuluen eraikuntzaren kontrara, egitura edo organigrama bezala, epe iraunkorrago batean erabili ahal dena eta urtero berretsi/eguneratu egiten dena.

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOAren ikaskuntzak, espedizio honetako Bidaiaria.

  • Tresna hau Joxemi Zumalabe Fundazioaren esperientzian oinarrituta eraiki da, zeinak bere bidaia Calak parte hartze zirkuluekin izandako praktika onen bitartez egin zuen. Begiratu aintzindariak
  • JMZk euren funtzionamendutik gertuago egoteko aukera zuen iruditegira egokitu zituen Zirkuluak: Kolore askotako Kuia.
    • Proiektu taldeak: autonomoak, euren proiektuetan erabakitzeko eskumena dute.
    • Proiektu taldeak + batzarrak: guztiak daude parte hartzera gonbidatuak, hiru batzar ikasturteko (batzuk joateko erantzukizuna hartzen dute eta beste batzuk ez). Kolektiboko erabaki nagusienak batzarretan hartzen dira.
    • Proiektu taldea + batzarrak + koordinazio taldea: proiektu talde batean egoteaz eta batzarretan parte hartzeaz gain, koordinazio taldean parte hartzeak eguneroko erabakiak hartzea dakar.
    • Dinamizazioak: ez da berez zirkulu bat, zirkulu ezberdinetako pertsonek parte hartu dezaketelako, hortaz, «gazta» itxurarekin marraztu dugu non beste zirkuluetako pertsonek parte hartu dezaketen.
    • Atsedena/ariketa ez egitea: espazioko zirkulua da, bertan kokatzen diren pertsonak momentu horretan kolektiboan parte hartu ezin dutenak dira, euren egoera pertsonala tarteko (ikasketak, oporrak, amatasuna/aitatasuna…), egoera aldatzean, ordea, zirkuluren baten parte hartzeko prest daude.
  • Ez dira zirkulu linealak eta ez du ardura edo inplikazio handiagoa adierazten zirkulu batean edo bestean egoteak; adierazi eta ikusarazi nahi izan duguna, ordea, proiektuaren inguruan erabakiak hartzeko dagoen gaitasuna da. Hau da, proiektu talde batean bakarrik parte hartzeak esan nahi du ez duzula kolektiboaren inguruko erabakirik hartuko (nahiz eta gonbidatua egon), baina ez du zertan esan nahi lan, inplikazio edo ardura gutxiago duzunik beste zirkuluetan dauden pertsonekin alderatuta.
Ni-Taldea-Proiektua
Hirukiaren hausnarketarako Esaldiak
Parte hartze zirkuluka egitura marraztu
Gure zirkuluaren bila gabiltza – egoera kolektiboa
Batzarra baino lehen bidaltzeko fitxa
Posterra

A) Ni-Taldea-Proiektua Hausnarketa

Deskargatu zure euskarria PDFn

Ni-taldea-proiektua hirukiaren hiru elementuen arteko orekaz hausnartuko dugu eta, horrela, taldea prestatuko dugu gero parte hartze zirkuluetan ikuskera zabalagoarekin eta osoagoarekin, ez bakarrik behar/gogo pertsonalak kontuan hartuta, koka daitezen. Jendeak bere jarrera har dezan esaldiak esaten hasi aurretik, argi utzi behar da hirukia zaintzeak zer esan nahi duen:

NI: Pertsona bere erabakiaren arabera ahal/nahi/dakien tokian kokatzen da, taldearen eta proiektuaren beharrak ere kontuan hartuta.

TALDEA: Egitura eta funtzionamendu indartsuagoa eta argiagoa, kolektiboko pertsona bakoitzaren konpromiso argi eta zehatzarekin.

PROIEKTUA: Aurrekoa kontuan hartuta, proiektu politikoa aurrera eraman daitekeen baloratu edota, modu errealistago batean, proiektu politikoaren alde epe jakin batean egingo ditugun ekintza edo ekimenak planifikatu.

B) Hirukiaren hausnarketarako Esaldiak

Deskargatu zure euskarria PDFn

Esaldi hauen bidez, antolakundeko beste pertsonekin partekatu eta hausnartu, taldearen tamainaren arabera osoko bileran edo talde txikitan egingo da. Esaldiak zure antolakuntza errealitatera egokitu, eztabaida eta hausnarketa kolektiboa sortzen laguntzea da ideia:

  • Kolektiboetan proiektu politikoa baldin bada batzen gaituena, proiektu politikoak berak izango du lehentasuna kolektiboaren eta hura osatzen duten pertsonen gainetik.
  • Kolektiboko barne arazoei begira bagaude (lan banaketa, erabakiak hartzeko prozesuak, gatazkak, etab.), hau da, gure zilborrari begira bagaude, ahulduta eta zatituta bukatuko dugu.
  • Proiektu politikoa aurrera eramateko eta indartzeko hoberena kolektiboa osatzen duten pertsonen arteko zaintza, oreka eta konplizitateak bermatzea da.
  • Egun konpromiso militantea ahultzen ari da, kide askok zeregin militanteak egiten dituzte soilik ongi datorkienean.
  • Ardura militantea ezin da sendoa izan gure bizimoduak ez baitira egonkorrak; ikasketak, enplegua, harremanak, bizitokiak… guztia aldatzen da etengabe.
  • Gaur egun ez dugu Ni/ Taldea/ eta proiektu politikoaren artean orekarik.
    • Zein eztabaida sortzen dira bateratze-lanean?
    • Zeintzuk dira argi ditugun adostasunak?
    • Zein gai uste dugu sakontzen jarraitu beharko genukeela?
    • Nola egingo dugu?

C) Parte hartze zirkuluka egitura marraztu

Deskargatu zure euskarria PDFn

  • Gure parte hartze zirkuluak izango direnak kolektiboki eraiki, dedikazioa eta erantzukizunak oinarri hartuta. Iruditegia erabiltzea garrantzitsua da, parte hartze zirkuluak gure identitatearekin, balioekin lotzea.
  • Egituraren, dedikazio mailaren eta erantzukizunaren arabera zirkuluetan sailkapenak egin. Interesgarria da jakitea parte hartzaileek funtzionamenduaren eta besteen inplikazio mailaren inguruan duten ezagutza eta iritzia. Inplikazioaren araberako, handitik txikira, bost zirkulu hauek proposamen bat dira:
    • Erdiko lehen zirkulu txikia: informazio asko eta erantzukizun handia, aldizkako bilerak (asterokoak, kasu), ia eguneroko presentzia, kontratupeko pertsonak bezala.
    • Bigarren zirkulua: handia, asteroko edo hamabosteroko bilerak, zehaztapenean eta estrategian parte hartze aktiboa.
    • Hirugarren zirkulua: 2-3 aldiz urtean, funtzionamendua berrikusteko, etorkizuneko estrategiak pentsatzeko…
    • Laugarren zirkulua: informalagoa, jendaurreko ekitaldi kolektiboak eta gune informalak.
    • Bosgarren zirkulua: atsedenerako gunea, ikasturte honetan atsedena hartzea erabaki duten pertsonak kokatzen ditugun tokia (baimena, zaintzak, bidaia…).
  • Egitura hau kolektiboaren beharretara egokitu behar da eta alda daiteke, logika berriak, ez hain linealak ezartzea erronka bat litzateke. Kontuan izan fisikoak ez diren zirkuluak egon daitezkeela (birtualak, adibidez).
  • Horma-irudi handi batean kolektiboko zirkuluak zehaztu ostean, eta hirugarren zatira pasa aurretik, galdera batzuen bidez hausnartu:
    • Ados al gaude hauek direla dauzkagun egitura eta parte hartze zirkuluak?
    • Zerbait falta al da? Zerbait aldatuko zenuke?
    • Proiekturako zirkulu guztiak al dira garrantzitsuak?
    • Zer erabakitzen da zirkulu bakoitzean? Ba al dago erabakitzeko gaitasun handiagoa duen zirkulurik?
    • Zein motatako egitura dugu? Nola pasa gaitezke zirkulu batetik bestera?

Garrantzitsua! Hausnarketa urratsak indar handia dauka parte hartzaile guztien artea egiten baldin bada, ezin bada, denbora faltagatik edo kolektiboa handia izanik ezin badira pertsona guztiak batera bildu, ariketa hau batzuen artean egin daiteke; baina, hirugarren geldialdiaren hasieran, kolektiboko parte hartzaile guztiak gaudenean, garrantzitsua da, batetik, aurreko galderak egiteko tarte bat uztea eta, bestetik, proposatutakoarekin jendea ados ez badago zirkuluak moldatzeko tartea egotea.

D) Gure zirkuluaren bila gabiltza – egoera kolektiboa

Deskargatu zure euskarria PDFn

  • ZIRKULUAN KOKATZEA
    • Saioaren aurretik pertsona bakoitzaren bi argazki prest izan.
    • Pertsona bakoitzari orri bat banatu; bertan, erabakitako zirkuluak kopiatuko ditu eta bere argazki bat jarri.
    • Bakarkako hausnarketa (bost minutu) ondoko galdera bakarka pentsatzeko: «(ikasturtea, urtea aurrez ezarrita) Esandako guztia kontuan izanda eta hausnartuta, non egongo naiz, garai honetako antolakundeko zein egituratan inplikatuko naiz?»
    • Pertsona bakoitzak bere argazkia parte hartu nahi duen zirkuluan kokatuko du.
    • Bilerara etorri ezin izan duten pertsonek aurrez betetako fitxak gehitu. E Euskarria
  • PERTSONAK ETA ZIRKULUAK IKUSARAZI
    • Zirkuluak marraztu ditugun horma-irudian bakoitzak bere argazkia jartzeko tartea, nahi badute zergatiak eta etorkizuneko asmoak (baldin badituzte) azaltzera gonbidatuko ditugu. Adibidea. Ni A taldean nago, baina datorren urtean B taldean egotea gustatuko litzaidake. Horregatik, argazkia A taldean jartzen dut eta bertatik gezi bat marrazten dut B taldera.
  • EGOERA BALORATU ETA BERREGOKITU
    Hitzartzea bukatuta irakurketa orokor bat egiten da ni-taldea-proiektua kontuan izanda. Osoko bilerarako galdera interesgarriak:

    • Nola dago proiektua? Nola ikusten dut nire burua proiektuan?
    • Taldeak orekatuak al daude?
    • Proiektuaren eta pertsonen beharrak aseta al daude?
    • Aldaketak egin beharko lirateke?
  • DATUAK BILTZEA (ZIRKULUEN PROPOSAMENA)
    Guztia aktan eta urteko/ikasturteko balorazioan jaso; zirkuluen ariketa berrartu parte hartzeko hartutako erantzukizunen betetzea, taldearen funtzionamendua eta proiektuaren egoera baloratzeko.

E) Batzarra baino lehen bidaltzeko fitxa

Deskargatu zure euskarria PDFn

(Batzarrera agertuko ez diren pertsonentzat soilik)

Izena

Ikasturte honetan non egongo zara, egituraren zein arlotan inplikatuko zara?

ZIRKULUAK

Inplikatuko al naiz?

A Taldea

B Taldea

C Taldea

D Taldea

Aldi baterako atsedena

Nahi baduzu partekatu zure hausnarketa

F) Posterra (entregatzekoa)

Deskargatu zure euskarria PDFn

Irudi hau espazio kolektiboren batean jartzera animatzen zaitugu, honetarako:

  • Eztabaidatutako ni-taldea-proiektuaren beharrezko oreka ikusarazteko.
    Gure bizitzaren arloen arteko loturen garrantzia gogorarazteko: barnekoa, pertsonala eta lanekoa.
    Kolektiboa eta bere orekak mantentzeko beharrezko zaintza planteatzeko.